Skip to main content
x

49 saltokik parte hartuko dute Altsasu Bonoa 2024an

El Ayuntamiento de Altsasu en colaboración con la Asociación de Comerciantes de Alsasua ADE, lanzan una nueva edición de esta campaña para la promoción del comercio local
 


 

Aurreko edizioen arrakastaren ondoren, Altsasuko Udalak tokiko- merkataritza sustatzeko kanpaina berri bat abiarazi du, 15.000 euroko aurrekontuarekin eta 50.000 eurotik gorako jarduera ekonomikoa sortuko duena.

Ekintza ekainaren 3an hasiko da, orduan Udalak Iortia Kultur Etxetik 40 euroko 1.250 bono banatuko ditu dohainik. 18 urtetik gorako bizilagun bakoitzak pertsona bakoitzeko bonu bat jaso ahal izango du, kanpainari atxikitako tokiko dendetan gastatu ahal izango duena.

Bonoen funtzionamendua aurreko edizioen antzekoa izango da, kontsumitzaileak gutxienez 40 euroko erosketa egingo du, baino 30 euro baino ez ditu ordainduko, hots, %25eko deskontua izango du. Ehuneko hori, Altsasuko Udalak hartuko du bere gain eta ADEk kudeatuko du, parte hartzen duten denda eta zerbitzuei ordainduz.

Kontsumitzaileak bonuak hartu ahal izango ditu ekainaren 14ra arte edo amaitzen diren arte, aurreko edizioetan bezala, eta atxikitako hurbileko saltokietan gastatu ekainaren 30era arte. Antolakuntzak liburuxka bat diseinatu du sustapenaren arauak jasotzen dituena, kontsumitzaileentzat zein merkatarientzat. Liburuxka hori Iortia Kultur Etxean, parte hartzen duten saltokietan edo www.sakanakogida.eusk webgunean kontsultatu ahal izango da. Informazio- panfletoan hainbat erosketa aukera azaltzen dira, hala nola bonuak pertsona desberdinen artean biltzeko aukera, edozein artikulutan (murrizketa izan ala ez) betiere erosketa 40 eurotik gorakoa bada. Bonuak ezin izango dira inolaz ere diruarekin trukatu, ezta tabakoa erosteko erabili edo apustu-aretoetan erabili ere.

 

NORMAS

 

NORMAS2


CARTEL VERTICAL

Parte-hartzaileak:

13 UDABERRI LOREDENDA

ALLIANZ SEGUROS

ARKATZ LIBURUDENDA

ARKUPE KOLTXOI DENDA - ALZARIAK

ASENSIO MODA

CALZADOS BENGOETXEA

CALZADOS SARE

CARNICERÍA SORKUNDE

CORTINAS IZARA STOR

DEPORTES LEZEA

EKIN MODA

ELECTRICIDAD GERTU SAKANA

ELECTRICIDAD RAMOS

ELECTRODOMÉSTICOS RAMOS

ELECTRODOMESTICOS TXIMISTA

FLORISTERIA Y HERBORISTERIA LOREA

FRUTERÍA CRISTINA - JANARI DENDA

HERBORISTERIA LUR

HERBORISTERIA SARABE

HIRUON HARATEGIA

IDOIA URBIZU BOTIKA

IKER KIROLAK

INMOBILIARIA AGURAIN

IULENE DENDA

JOSELEN MODA

Joss Moda

KATUKA

LARKA EMAKUMEA ETA GIZONA

LASA KIROLAK

LIBURUNDA, LIBRERÍA-PAPELERÍA

LURESU

MARI CARMEN

ML MODA HOMBRE

ML MODA MUJER

MUEBLES SANTA CRUZ

NEXTMOVIL

ÓPTICA SAKANA

PASTELERIA BERGERA

PELUQUERÍA CANINA SCOOBY

PELUQUERIA NUEVA IMAGEN

PESCADERIA M° EUGENIA ARRAINAK

PINPILINPAUXA

REGALOS MAITE

TU TIENDA ESPECIAL

TXARTEL KOPIA

TXIKITXO

VALKIRIA BODY ART

XAGU INFORMATIKA