Skip to main content
x

Lore eta belardenda LOREA

Helbidea: San Juan kalea, 52
Udalerria: Altsasu
Posta Kodea: 31800
Tel: 948 467 426 | 685 722 112

Web orria: www.floristerialorea.net


1981. urtean hasi ginen negozioarekin, lokal berean loradenda eta belar-denda irekita. Bikote ederra osatzen dute bi jarduerek.   Amak —Alicia— ireki zuen denda, eta beraz, berak jarri zuen martxan familia-negozioa.  Gu, Cristina eta Marta, elikadura osasuntsuari eta loregintzari loturik hazi eta hezi gara. 

1987. urtetik aurrera, loregintzan trebatzen hasi ginen, Europako eskola onenetan eta irakasle onenekin.  Besteak beste, loregintzako goi mailako ikastaroa egin genuen, baita hainbat gairi buruzko ikastaro monografikoak ere: erakusleihoak, bilgarriak, lore-bitxiak, Gabonetako apaingarriak, hileta-erramuak, andregaiarentzako lore-erramuak eta espazio handietako apaingarriak.

Belargintzari dagokionez, hainbat ikastaro egin ditugu (sendabelarrak, Bach loreak, gehigarri dietetikoak eta elikadura naturala), gure bezeroei laguntza eta aholku egokiak emateko. 

1992an, negozioa gure gain hartu genuen; urte askotako eskarmentua dugu, beraz.

Arreta pertsonalizatua eta kalitatezko zerbitzua ematea lehentasunezkoak dira guretzat.


Gure dendan loreak eta belarrekin egindako produktuak saltzen ditugu. 

Belar-denda

30 urtetik gorako eskarmentua dugu produktu eta gehigarri natural eta ekologikoak saltzen. 

Lorea herbodietetika familia-enpresa da, eta 30 urtetik gorako eskarmentua du produktu eta gehigarri natural eta ekologikoak saltzen. Era berean, osasunaren eta ongizatearen gaineko aholkularitza-zerbitzua ematen diegu egungo gizarteak eskaintzen duenarekin konforme ez egoteagatik alternatiba bila dabiltzan pertsona guztiei.

Hasiera batean, elikadura-gehigarriak saltzen genituen. Hala ere, aurrera egiteko nahiak bultzatuta, kosmetika naturala, etxea garbitzeko produktuak eta kirol-elikadurako produktuak ere saltzen ditugu gaur egun. 

Herdina barruan gaude, Nafarroako belar-saltzaileen elkartean, alegia.

Belar-dendako zerbitzuak

  1. Dietista profesionala dugu, era guztietako nutrizio-desoreketan aholkuak eta laguntza emateko.  Zerbitzua erabili dezakete osasuna nahiz gorputz-itxura hobetu nahi duten pertsona guztiek.   Baita pisua galdu edo irabazi, edota gorputz-masa edo giharrak handitu nahi dituztenek ere. 
  2. Elikagaien testa
    Vitalonutri punta-puntako sistema bat da, eta 60 minutuan jakiten du 600etik gorako elikagaien artean zer motatakoak xurgatzen dituen okerren gure organismoak, eta, beraz, zein diren digestio desegokia eragiten digutenak. 
  3. Proba honen bidez jakin dezakegu zein diren une honetan gure heste-ongizatean eragin negatiboa duten elikagaiak, hau da, zein diren gure digestioa eta asimilazioa eragozten dutenak.  Gure profesionalek —Nutrizioan eta Dietetikan adituak dira—egiten dute testa, eta ateratako emaitzen arabera, bezeroei aholkatzen diete zein diren elikagai egokienak beraientzat, baita zeintzuk diren desegokiak ere. Era berean, elikadura-jarraibide egokiak ematen dizkiete eta digestio-erosotasuna hobetzen laguntzeko elikadura-osagarriak gomendatzen.
  4. Nutriox plan antioxidatzailea

    Elikadura esklusiboko metodologia bat da, Laboratorios Ynsadiet-ek sortua, helburu zehatza duena: gure organismoan erradikal askeen eragina gutxitzea, zahartzea atzeratzeko.

    Nutriox aholkularitza dietetikorako eta elikadura-osagarrietarako plana da, eta nutrizioan aditua den batek gidatzen du une oro. Programa hau merkatuko osoena da, zalantzarik gabe; izan ere, amaitzen denean, bezeroak guztiz barneratua du ondo elikatzea onurak soilik dakartzan bizimodua dela. Hona onura horiek:


    Oreka organikori eustea, modu iraunkorrean.
    Zelulen oxidazioa gutxitzea.

    Gure bizi-erritmoak traizio egiten dio gure osasunari. Elikagai askoren kalitate txarrak, janari prozesatuaren kontsumoak, estresak, tabakoak, ohitura txarrek... desoreka organikoak eragin ditzakete, hala nola:

    Eraginkortasunik eza eta frustrazioa pisua kontrolatzeko dietetan.

    Hantura eta likidoen atxikipena.

    Nekea eta akidura.

    Errendimendu fisiko txikia.

    Zahartze goiztiarra.


    Eguneroko dietan elikagai antioxidatzaileak sartzea funtsezkoa da osasuna hobetzeko, baita ongizatea hobetzeko ere, kanpokoa nahiz barrukoa

      5. Balance Sport Diet

Kirol-errendimendua eta norberaren helburuak hobetzeko, funtsezkoa da oinarri genetikoa ezagutzea.  Horregatik, test genetiko zehatza eta osoa garatu dugu, kirol-errendimendua hobetzen laguntzeko. Test hori da aldagai genetikoak aztertu eta emaitzak kirol arloko nutrizioari aplikatzen dizkion bakarra.

Ahoko arraspatu baten bidez listu-lagin bat lortu eta haren azterketa genetikoa egingo dugu, DNAren erauzketan oinarritutako emaitzak aztertzeko. Probak biziarteko bermea du.

Loredenda

Lorea loradendak 30 urte baino gehiago daramatza arlo honetan lanean.  Negozioaren hasieratik, loreen munduan trebatzeko ahaleginak egin ditugu. Hala, ikastaro ugari egin ditugu, eguneratuta egoteko eta joera berriak ezagutzeko. Hasieran, arlo hori nahiko berria zen gure herrian; beraz, zerbitzu berria sortu genuen, herriarentzat nahiz eskualdearentzat.  Gauzak horrela, urte hauetan herritarrei etxeak lore eta landarez apaintzen irakatsi diegu eta haiek ohitura hori hartu dute. 

 

Eskarmentu handia dugu arlo honetan, eta horri esker, gure lanak esklusiboak dira eta berme-zigilua dute.

Loradendako zerbitzuak

      1. Ezkontza-apainketak, emaztegaientzako lore-sortak, ekitaldietarako dekorazioa.

Egun ahaztezin hori zurekin bizitzea da gure helburua.  Zure ideiei gure aholkuak gehituta, osagai ezin hobeak  lortuko ditugu zure ezkontza ahalik eta pertsonalizatuena egiteko.

Era guztietako produktuak egiten ditugu, hala nola emaztegaiarentzako lore-sortak eta lore-koroak, baita andregai, senargai, aitabitxi eta etxeko txikientzako lore-bitxiak ere. Zeremonia-eremuaren nahiz jatetxearen dekorazioa, photocall-a, Candy bar... baita zuri bururatzen zaizun guztia ere.

Jar zaitez gurekin harremanetan.

      2. Etxera eramango dizugu eskatutakoa.

Erramua, landarea nahiz hautatutako lana zuk nahi duzun tokira eramango dugu, harrituta utzi nahi duzun pertsona horrentzat edo zuretzat.

Ikusi entrega- eta bidalketa-baldintzak.

      3. Interflora zerbitzua.

Bazkideak gara duela 30 urtetik hona, eta katalogo hau zure esku jarriko dugu zure loreak edozein tokitara helarazteko, nazio barrukoa izan nahiz kanpokoa izan. 

Jar zaitez gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu.

      4. Lore-apainketak

Zure gustuetara eta joera berrietara egokituz, lan bereziak proposatzen ditugu zure ekitaldi berezietarako.  Ezkontzak, jaiotzak, hileta-elizkizunak, urtebetetzeak edota, besterik gabe, zuretzat berezia den pertsonari edo zeure buruari eguna alaitzeko.

Gure web-orrian lan-sorta zabala aurkituko duzu, eta nahi duzuna aurkitzen ez baduzu, atsegin handiz saiatuko gara zuk nahi duzun hori egiten.

      5. Lorategiak

Zure lorategia, terraza, ataria, bulegoa eta abar apaintzeko aholkuak emango dizkizugu. Leku zehatz horretara hobekien egokitzen den landarea eskaintzeko.

      6. Baratzeen atala

Barazkien eta produktu fitosanitarioen sail bat dugu gure lokalean; beraz, produkturen bat, instalazioren bat edo aholkularitza nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, eta ikusiko dugu nola helaraziko dizugun.