Lekuona Aparthotel jatetxea
Gure jatetxeko sukaldean Aitor eta Ainitze aita-alabak ari dira lanean. Biek ala biek ahalegin handia egiten dute gure eskaintza etengabe hobetzeko eta berritzeko. Aitaren eskarmentuari — 40 urte baino gehiago eman ditu janari tradizional euskal-frantsesa egiten—alabaren ardura eta iniziatiba gehitu behar zaizkio. Ainitzek, gaztea izan arren, 8 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta urte horietan guztietan, lanarekin gozatzeaz gain, beti ahalegindu da zapore berriak bilatzen eta mota guztietako bezeroen gustuko platerak sortzen.
Duela hiru urte hasi ginen 'JATETXEA ZURE ETXEAN' zerbitzua eskaintzen.
Platerak prestatu eta bezeroei banatzen dizkiegu, edo eurek jasotzen dituzte gure jatetxean.
Orain, COVID dela eta, eta arriskurik gabeko okupazioa guztiz erregularizatu arte, gure jatetxea itxita egongo da eta eramateko janaria baino ez dugu prestatuko.
Ontzi ekologikoak eta biodegradagarriak erabiltzen ditugu janaria garraiatzeko, tamaina dela-eta aluminiozko erretiluetan entregatu behar dugunean izan ezik (pixkanaka ordeztuko ditugu).
COVID delakoaren ondorioz ere, apartamentu turistikoei baja eman diegu eta egonaldi luzeetarako ostatua baino ez dugu eskainiko. Zerbitzua berriro eskainiko dugu egoera % 100ean kontrolpean dagoenean.