Skip to main content
x

Giltzaria

Denok Bat Giltzaria

Denok Bat Federazioaren barnean dauden saltokiek erabiltzen duten bezero fideltasun programa da.

Erreminta honen bitartez bezeroei zerbitzurik onena eskaini nahi zaie abantaila eta deskontuekin.

Horretarako Denok Bat “Giltzaria” erreminta sortu da.

Denok Batek eskaintzen duen merkatari aniztasuna dela eta, sistema malgu baten alde egin da apustu, modu honetan merkataritza bakoitzak abantaila propioak eskainiz eta lorturiko puntuak saltoki berdinean trukatzeko aukera eskainiz.

Ondorengo web gunean proiektu honetara atxikitako merkatarien informazioa eta bakoitzean lortutako puntu kantitatea kontsulta daiteke. Horretaz gain E-mail, SMS eta abar bitartez abantaila berezi eta deskontuei buruzko informazioa jaso daiteke.

 

Zeintzuk dira izango ditudan abantailak?

Sustapen, produktu eta abarrei buruzko informazioa. Ez zait ezer kostatzen, doakoa da.
Proiektu honetara atxikitako merkatariek eskaintzen dituzten deskontu eta abantailak eskuratzen ditut. Gertuko eta konfiantzako merkatarietan aurrezten dut.

Ikusi hemen Sakanako saltokiak Giltzaria programan.

 
 
 

Puntuen kontsulta eta erabiltzaile berrien sorkuntza hemen

Oraindik Denok Bat giltzaria ez baduzu, atxikitako edozein merkataritzetan eskatu eta dohainik emango zaizu.