Skip to main content
x

Altsasu Bonoa 2

Altsasuko Udalak, Altsasuko Merkatarien Elkartearekin (ADE) lankidetzan, "Altsasu oso gertu" kontsumoko bonuen bigarren kanpaina abiarazi du, 17.000,00 euroko aurrekontuarekin.

Iaz bezala, bonuak Iortia kultur gunean jaso ahal izango dira, ohiko ordutegian (9:00-13:00). Pertsona bakoitzak bono bat hartu ahal izango du, eta horretarako NANa aurkeztu beharko du eta Iortia kultur gunera bertara joan beharko du.

Kontsumo-bonoa honetan datza: kontsumo-bonoa duen erosleak 10,00 €-ko aparteko saldoa lortzen du udalak doan emanda. Atxikitako establezimenduan bere kontsumo-bonoa trukatzen duen erosleak, gutxienez 40,00 € erosten dituenean, 30,00 € ordainduko ditu, kontsumo-bonuaren balioa udalak ordaintzen diolako atxikitako establezimenduari, ADEren bidez.

Jaso zure kontsumo bonua Iortian. 2021eko abuztuaren 23tik irailaren 24ra bitartean banatuko dira.

Kontsumo-bonoekin ondasunak eta/edo zerbitzuak erosi ahal izateko epea abuztuaren 23tik 2021eko irailaren 30era artekoa izango da, eta kanpainaren azken eguna 2021eko irailaren 30a izango da. Data horren ondoren, bonuek balioa galduko dute.

info1 eusbases 2 eus

 

partehartzaileak

 

Parte - hartzaileak:

 

  • 13 Udaberri Loredenda
  • Akeita Kafetegia
  • Allianz Seguros (Hnos. Sayas)
  • Arkatz Liburudenda
  • Arkupe koltxoi denda - Altzariak
  • Asensio Moda
  • Bar Restaurante Kaixo
  • Bar Kukua
  • Calzados Bengoetxea / Oinetakoak
  • Carnicería Sorkunde
  • Cristina Janari denda
  • Deportes Lezea / Kirolak
  • Ekin Moda
  • Electricidad Ramos
  • Estética Gixane
  • Floristería y Herboristería Lorea / lore eta belardenda
  • Gautxori Taberna
  • Gertu Sakana (elektrizitatea)
  • Iker Kirolak
  • Inmobiliaria Agurain
  • Iulene Denda
  • Izara Cortina - Stor
  • Joselen - Joss (Moda)
  • Kaixo Jatetxea
  • Katuka
  • Maite Opariak
  • Mari Carmen
  • Marigorri
  • ML Moda (Emakumea)
  • ML Moda (Gizona)
  • Muebles Santa Cruz / Altzariak
  • Larka Emakumea eta Gizona
  • Lasa Kirolak
  • Liburunda (Liburudenda - papergintza)
  • Luresu
  • Oihana ileapaindegia
  • Pescadería Maite Arraingedia
  • Pescaderia Mª Eugenia Arrainak
  • Pinpilinpauxa Moda Infantil
  • "Pollería Charcutería Mari Carmen"
  • Ramos Etxea (etxetresna elektrikoak)
  • Sakana Optika
  • Sare Calzados / Oinetakoak
  • "Tu Tienda Especial"
  • Txartel
  • Txikitxo
  • Xagu Informatika