Skip to main content
x

2022 "Azarokotea!"

Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteak “Azarokotea” kanpainaren 8. edizioa ospatuko du, eguberrietako kanpainaren aurrerapen bezala

 

Azaroaren 14tik 26ra bitartean, Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteko kide diren establezimenduetan erosita Sakanako bizilagunek 1800 euro eskuratu ahal izango dituzte, 20€ko 60 opari-txarteletan eta 50€ko 12 opari- txarteletan banatuta.

Ibilbide luzeko kanpaina da Azarokotea, eta Sakanako biztanleek gogoz itxaroten dute, urtez- urte, gabonetako jaiak baino lehen.

Elkarteak bezeroei tokiko merkataritzan erostea eskertzea xede duen kanpaina honen 8 edizioetan, sariak aldatzen eta egoera desberdinetara egokitzen joan dira; azken bi edizioetan, adibidez, sariak ostalaritzari laguntzeko eta babesa emateko erabili ziren oso-osorik; Covid19aren pandemian zehar murrizketen eta itxieren artean kaltetuenetarikoak izan baitziren. Horrela, bada, azken bi edizioetan saritutako bezeroek elkartera kidetutako ostalaritza-establezimenduetan trukatu zituzten euren sariak.

 

azarokotea_2022

 

Esan bezala, kanpaina honen helburu nagusia Sakanako bezeroei eskerrak ematea da hurbileko merkataritzari emandako babesarengatik. Azarokotea ADEren (Altsasuko Dendarien Elkartea) ekimen gisa hasi zen, baina 2015ean, sortu berria zen Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteari (Sakana osoko merkatarien elkartea) utzi zion, horrela, oihartzun askoz handiagoa lortuz. Urte horretan, erosketa- txartelak zozketatu beharrean, Elkarte berriari atxikitako saltoki bakoitzak ekarritako produktuez betetako gabonetako saski erraldoi bat oparitu zen.

Beste urte batzuetan, aldiz, zozketatutako opariak ez ziren ez saskiak, ez elkartutako saltokietan gastatzeko txartelak izan, kidetutako harategietan erositako urdaiazpikoak baizik. Urte horietan, gutxienez, 125 urdaiazpiko zozketatu ziren, beraz, ziur Sakanako herritar guztiek esan dezaketela Azarokotean urdaiazpiko bat irabazi duen norbait ezagutzen dutela.

Nola parte – hartu:

Aurten, esan bezala, 70 opari-txartel baino gehiago banatuko dira, guztira 1800 euro; txartel horietako baten zozketan parte- hartzeko, azaroaren 14tik eta 26ra bitartean denda elkartuetan erosi besterik ez da egin beharko. Erosketa bakoitzeko bezeroak bere datuekin txartel bat beteko du eta, azkenik, azaroaren 28ko astean zozketa egingo da, sarituei jakinaraziz.

Hona hemen txarteletarako aukera izango duten saltoki elkartuak:

13 Udaberri Loredenda - Allianz Seguros Hnos. Sayas - Aralar Burdindegia - Argiro Optika - ARKUPE koltxoi denda Altzariak - Asensio Moda - Autoservicio Juncal - Barberia Iñaki Ileapaindegia - Cafetería Akeita – Calzados Bengoetxea - carnicería Isidoro Arregui - carnicería Pako Harategia - Carnicería Sorkunde - Comercial Etxarri Muebles Etxarri - Cortinas Izara Stor - Cristina Janaridenda - Deportes Lezea – Derry Aske Taberna - Ekin Moda - Electricidad Ramos - Electrodomésticos Ramos - Etxarri Hortz Klinika - Clínica dental Etxarri – Floristería Herboristería Lorea – Gautxori Taberna - Gertu Sakana - Herboristería Sarabe - Hiruon harategia - Hostogorri Altzariak - Iker Kirolak - Inmobiliaria Agurain – Iulene - Joselen Moda – Katuka - Kaxeta Liburudenda - Larka Emakumea Gizona - Lasa Kirolak – Leku ona Taberna - Librería Arkatz Liburudenda - Liburunda papelería – Lizardi - Mari Carmen – Marigorri - ML Moda Hombre - ML Moda Mujer - Muebles Santa Cruz - Next Móvil - Optica Sakana - Peluquería Canina Scooby - Pescadería Tania Arraindegia – Pinpilinpausa moda infantil – Sabando - Sare Calzados - Tu tienda especial - Txartel Kopia – Txikitxo - Xagu informatika

 

 

Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako jarduketa.