Skip to main content
x

Altsasuko Ostalaritzaren Aldeko Kanpaina

Ostalari agurgarri hori:

ALTSASUKO OSTALARIEI LAGUNTZA ZUZENAK EMATEKO EZINTASUNA
Duela hilabete batzuk hona, elkartea eta udala batera ari gara lanean gure herriko ostalariei laguntza zuzenak emateko.  Nafarroako Gobernuak hainbat traba jarri ditu berriki dirulaguntza horiek direla-eta, ez baitu zilegi ikusten laguntzak udaletik eta gobernutik jasotzea.     ADEn, hala ere, argi dugu une latz hauetan beharrezkoa dela udalarekin batera lan egitea, gure negozioetan dirua sartuko duten ekimenak aurrera ateratzeko.

"OSTALARIENTONBOLA"

Udalak eta ADEk kanpaina bat jarri nahi dugu abian, eta ziur gaude ostalaritzan dirua sartzeko helburua lortzen lagunduko digula. Izan ere, argi ikusi dugu “Altsasu Bonua” izeneko kanpainak oso eragin positiboa izan duela merkataritzan, ez, ordea, ostalaritzan.
 Kanpainaren dinamika oso erraza da:
1.    Izena ematea dohainik da.
2.    Ez da beharrezkoa ADEko bazkide izatea.
3.    ADEra kidetutako dendek urriak 1 eta azaroak 30 bitartean sariak banatuko dituzte, denbora horretan sari horiek kanpainan parte hartzen duten ostalaritza establezimenduetan aldatu ahal izango dira.
4.    Kanpainarako 14.000 euro bideratu dira, parte hartzen duten ostalarien artean proportzionalki banatuko direnak.
5.    Legezko balioa duen faktura jaulki beharko da, ADEk txartelak ordaindu ditzan.

IZENA NOLA EMAN


Izena ematea eta parte hartzea dohainik da, eta ez da beharrezkoa ADEko bazkide izatea.  Kanpainari atxikitzeko epea 2021eko irailaren 5etik 15era bitartekoa izango da. Altsasuko ostalaritza-establezimendu guztiak atxiki ahal izango dira tonbolara, betiere honako epigrafe hauetako batean alta emanda badaude:

•    671. multzoa: jatetxe zerbitzuak.  
•    672. multzoa: kafetegi zerbitzuak.
•    673. multzoa: kafetegi eta taberna zerbitzuak.
•    674. multzoa: jatetxe, kafetegi eta kafetegi-tabernetako zerbitzuak.
•    676. multzoa: txokolate-denda, izozki-denda eta hortxata-dendetako zerbitzuak.
Izena emateko honako inprimakia bete behar da (udalaren webgunean ere badago).


    ADEren KONPROMISOA


    ADEn gustura baino gusturago egiten ditugu hau bezalako kanpainak. Dena den, jakinarazi nahi dizuegu ahalegin handia egin eta baliabide propio asko jarri behar ditugula horretarako, eta gure baliabideak, zoritxarrez, oso mugatuak dira. Izan ere, besteak beste, 17.000 euroko kreditu-lerro bat izan behar dugu udalarekiko hitzarmenari eusteko.   Oso garrantzitsua da gure elkartean ostalari gisa parte hartzea, ADEk solaskide izaten jarrai dezan, bai gure Udalarekin, bai Nafarroako Gobernuarekin.

 Eman izena kanpainan eta bazkidetu zaitez!

 

✍️ https://forms.gle/1N3xHJ2AfES8jhsTA