Skip to main content
x

Altsasuko Lehenengo Balkoi Apaintze Lehiaketa

 


Azaroaren 5etik 9ra Altsasuko Balkoi/Begiratokien I Lehiaketa izango da. Lehiaketareoinarrak irakurri dezakezu hemen. Parte hartzeko egin klik beheko irudian izen-emate orria eskuratzeko.


ALTSASUKO BALKOI/ BEGIRATOKIEN I LEHIAKETAREN OINARRIAK

 

  • Lehenengoa. Parte-hartzea

Altsasun kokatutako edozein etxebizitzaren jabe edo maizterrek parte-hartu dezakete lehiaketan, beti ere kale publikora begira dauden balkoi edo begiratokiek, apaindu eta oinezkoentzako inolako arriskurik ez suposatzeko, baldintza egokiak betetzen dituztenean. Parte- hartzaileek neurri guztiak hartu beharko dituzte instalazioen segurtasuna bermatzeko  eta hirugarrengoengan sor dezakeen edozein kalterengatik erantzungo dute. Parte- hartzaileek antolakuntzak emandako ADE- ren (Altsasuko Dendarien Elkartea)  logoa jarri beharko dute. ADEk parte-hartzaileen balkoien argazkiak erabili ahalko ditu barne erabilerarako bai eta komunikabide eta publizitaterako.

 

  • Helburua.

Lehiaketa honen bidez balkoi eta begiratokiak berreskuratu nahi dira Altsasuko elementu bizi gisa, eta horiek berreskuratzearen onura estetikoak eta ingurumenekoak sustatu nahi dira. Apaindutako elementu horietako bakoitzaren atzean herritar baten ekarpena dago: kale bat zein eraikin bat estetikoki hobetzeko, horien ingurumen-kalitatea hobetzeko eta, batez ere, hiri-inguruarekiko harremana hobetzeko, gainontzeko herritarrek gozatu ahalko duten ekarpen pertsonal eta artistiko baten bidez. Gainera, ekintza honen bidez, Altsasuko bizilagunak inplikatu nahi ditugu, herriaren estetikaren hobekuntza bizilagunentzako eta turismoarentzako onuragarria baita.

 

  • Bigarrena. Inskripzioak.

Parte-hartu nahi duten pertsonak www.sakanakogida.eus web orrialdean edo Facebook-en (https://www.facebook.com/altsasukodendarienelkartea/) emango dute izena. Izena emateko epea urriaren 15etik urriaren 31ra bitartekoa izango da. Izena ematean antolakuntzak ADEren logoa non hartu behar den azalduko die parte-hartzaileei.

  • Hirugarrena. Balorazioa.

Balorazioa 2018ko azaroak 5 eta 9  bitartean egingo da. Lehiaketan parte-hartutako balkoien jabe edo maizterrek etxebizitzaren kanpoaldetik argazkiak ateratzeko baimena emango dute, horiek gero komunikabideei bidalitako prentsa-oharretan edo Elkarteko gizarte sareetan erabili ahal izateko.

  • Laugarrena. Balorazio irizpideak.

Lore eta landare aniztasuna, kolore konbinazioa, iraunkortasuna, lore diseinua eta elkartean emandako ornamentazio-elementuen integrazioa izango dira balore puntuagarriak.

 

  • Bosgarrena. Epaimahaia

Lehiaketaren epai-mahaia hurrengoko kolektibo hauetako 5 pertsonek osatuko dute: * Altsasuko udaletxeko ordezkari bat. * ADEko 3 ordezkari. * MKcomunicacion -eko merkataritza teknikari bat.

Epai-mahaiaren iritziz, lehiaketara aurkeztutako balkoiek kalitate minimorik ez badute, saria esleitu gabe gera daiteke. Epai-mahaiaren erabakia apelaezina izango da eta ezin izango da inpugnatua izan eta ezingo zaio inolako errekurtsorik aurkeztu. Oinarri hauetan aurreikusi ez den beste alderdiren bat suertatzen bada, epai-mahaiak libreki interpretatuko du.

  • Seigarrena. Saria.

Saria 2018ko azaroaren 14ean emango da ADEra kidetutako dendaren batetan (oraindik zehaztu gabe), irabazleari telefonoz abisatuko zaio.

  • Saria: 200,00€ ADEko kide diren establezimenduetan gastatzeko.
  • Zazpigarrena. Oinarrien onartzea.

Lehiaketa honetan parte-hartzeak oinarrien onarpena suposatzen du.

 

Altsasu, 2018ko urriaren 15a


Inscripción concurso balcones

 


Egin klik irudi honetan izen-emate orria eskuratzeko