Skip to main content
x

Tokiko merkataritzak erosketak etxera eramaten dizkizu

Tokiko merkataritzak erosketak etxera eramaten dizkizu

 

Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak, Nafarroako Gobernuarekin batera, etxez etxeko banaketa zerbitzua jarriko du martxan.

Aste honetatik aurrera, Altsasuko 20 dendak beste zerbitzu bat ere emango diete euren bezeroei: erosketak etxez etxe banatzeko zerbitzua.  Sakanan abian jarriko den esperientzia pilotu berritzaile honek erantzuna eman nahi die bertako dendetan erosten duten bezeroen beharrei. Izan ere, bezero horiek produktuen kalitatea eta dendariekiko konfiantzazko harremana baloratzeaz gain, erosketak etxera eramaten dizkien zerbitzua ere izan nahi dute.

Elkarturiko 20 dendek logistikako enpresa ezagun baten tresna baliatuko dute horretarako, eta horri esker, prezio merkeagoak jarri ahal izango dituzte. Nolanahi ere, denda bakoitzak askatasun osoa izango du zerbitzua doan edo zertxobait ordainduta emateko. Izan ere, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jasoko du elkarteak horretarako, Merkataritzako Taldeentzako dirulaguntza-deialdiaren bitartez.

2018. urtean, elkarteak Sakanako merkataritza–gida argitaratu zuen, sakanakogida.eus, eta harrezkero lanean ari da gero eta zerbitzu gehiago emateko. Esperientzia pilotu hau helburu horrekin egiten den lehendabiziko ekimena bada ere, helburu horri begirako jarduera gehiago egin nahi ditugu, eta atarian kokatu. Hurrengo pausua izango da mugikorrentzako APP bat sortzea, zerbitzu gehiago baliatzeko aukera emango duena.

envios

Duela aste batzuk, IKEI zuzendaritzako-aholkularitzak Sakanako Merkataritzarako Plan Estrategiko aurkeztu zuen Mankomunitatearen egoitzan.  Planaren “Merkataritza-eskaintza kontsumo-ohiturei egokitzea” izeneko puntuak Sakanako merkataritza modernizatu behar dela dio, hain zuzen ere, bezeroen beharretara egokitzeko.  Honako hau dio hitzez hitz:  “eskualdeko taldeek komunean ematen dituzten zerbitzuak garatzea, besteak beste, honako hauek: etxez etxeko banaketa, Internet edo telefono bidez eginiko eskaerak"

Sakanan 483 establezimendu daude, eta horietako gehienak Altsasun, Etxarri Aranatzen eta Irurtzunen daude, eta haietan 1.000 lagun inguruk lan egiten dute.

 

HONAKO ESTABLEZIMENDU HAUEK EMANGO DUTE ZERBITZUA:

Txartel Kopiak - ARKATZ Liburudenda - Asensio Moda - Boutique Ekin – Izara - Iker Kirolak - Joselen Moda - Larka Emakumea Gizona - Lasa Kirolak - ML Moda Hombre - ML Moda Mujer - Optika Sakana - Tu tienda especial - Txikitxo - Xagu informática - Gertu Sakana - Akeita kafetegia- Luresu - Intxostia kirolak - Bengoetxea oinetakoak - Pinpilinpauxa -


envios